NI. Amaia

AMAIA NAIZ

Podologian eta posturologian aditua

Bartzelonako Unibertsitatean podologian diplomatu nintzen 2003. urtean eta 20 urte baino gehiago daramatzat oinen osasuna zaintzen eta nire pazienteen bizi-kalitatea hobetzen saiatzen.

Podologiarekiko eta nire pazienteen osasun eta ongizatearekiko dudan pasioak, tratamendu integratiboago bat bilatzera eraman ninduen, eta, horregatik, posturologia klinikoan eta posturopodian espezializatzea erabaki nuen. Horri esker, tratamendu guztiz pertsonalizatua eta holistikoa eskaini ahal izango dizut.

“Oinak dira gure gorputzaren oinarria, eta horiek zaintzea funtsezkoa da gure ongizate orokorrerako.”

Graduondoko eta masterreko hainbat ikasketa burutu ditut posturologia, ortopodologia eta biomekanika, azazkaletako kirurgia eta oin diabetikoa bezalako arloetan.
Nire etengabeko prestakuntzari esker, tratamendu guztiz pertsonalizatuak eskaini diezazkizuket, betiere zure behar espezifikoetara egokituta.

Nire klinikan, Azpeitian, giro bero eta atsegina aurkituko duzu, eta bertan erlaxatu eta merezi duzun arreta jaso ahal izango duzu. Nire tratamenduak zure gorputzaren oreka berrezartzean oinarritzen dira, mina arinduz eta zure bizi-kalitatea hobetuz.

OINETAN ARRETA. GORPUTZAREN OREKA

Zergaitik aukeratu ni?

Esperientzia

20 urte baino gehiago podologian.

Etengabeko prestakuntza

Beti azken teknika eta tratamenduekin eguneratua.

Ikuspegi pertsonalizatua

Tratamendu bakoitza zure beharretara egokitzen dut.

Enpatia

Entzun egiten zaitut eta tratu hurbila eskaintzen dizut.

Holistikoa

Zure osasuna modu global eta integralean ikusten dut, zure oinetatik hasita.

ZURE KONFIANTZAZKO PODOLOGOA

Zure oinen osasuna

Zure oinen oreka eta osasuna berreskuratzen lagunduko dizun konfiantzazko podologo bat bilatzen baduzu, ez izan zalantzarik harremanetan jartzeko. Atsegin handiz erantzungo dizut!