Nire lan egiteko modua
ikuspegi integratzaile eta holistikoan oinarritzen da
Nire lan egiteko modua, ikuspegi integratzaile eta holistikoan oinarritzen da. Uste dut oinetako arazoak ez direla beti kaltetutako eremura mugatzen, baizik eta gorputzeko beste eremu batzuekin lotuta egon daitezkeela; begiekin, entzumenarekin edo ahoarekin adibidez eta baita kanpoko beste zenbait faktoreekin ere, hala nola, oinetakoekin edo bizimoduarekin. Horregatik, tratamendu integral bat eskaintzen dizut, sintometatik haratago doana, gaitz bakoitzaren kausak eta sustraiak bilatuz. Horretarako, osasun arloko beste profesional batzuekin koordinatuta lan egiten dut, besteak beste, osteopatekin, fisioterapeutekin, odontologoekin edo optometristekin, emaitzarik onenak lortzeko.

Podologia eta Posturologia
Podologoa zure oinen osasuna zaintzeaz arduratzen den profesionala da.
Podologia, oinen arazoak eta deformazioak aztertzeaz, diagnostikatzeaz, tratatzeaz eta prebenitzeaz arduratzen den osasun zientzia da eta oinen osasuna zaintzeaz arduratzen den profesionala, podologoa da.
Postura – desoreken kausak aztertzen ditu posturologiak
Posturologia, Posturaren Kontrola aztertzen duen osasun-arloko diziplina bat da, hau da, Posturaren Sistema Tonikoa (STP), haren erregulazioa, alterazioak, egokitzapenak eta tratatzeko moduak. Posturologiak, postura desoreken kausak tratatzen ditu eta desoreka hauek begietako, entzumeneko, ahoko edo oinetako arazoren baten ondorioz sortU daitezke.



